XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ohiturik gara, bi hitzen artean (latinezko eta euskerazko) kidetasun itxura agertzen dan bakotxean, eta beste barik, euskerakoa bestetik hartua dala entzuten eta onartzen.

Baina hemen ikusten dugun zerrenda honetako gor eta gar guztiak latinetikoak izan behar direla proposatzea, astakeria eder bat izango litzakela iruditzen zaigu; eta ezinezkoa dala uste dugu, gorputz hitza besteegandik bereiztea eta lokatzea.

Beraz hitz bion arteko lokarrien adierazpen sakonago bat izan behar da nonbait.

Gorpitz eta gorputz formak ditugu; lehenena, gor-p-itz atondurakoa izan daiteke eta bigarrena ahoski aldaki bat.

Baina alderantziz ere berdin izan daiteke, eta ez bata ez bestea, ezin ditugu ziurtzat eman.

Gorotz ez dugu nabarerraza; gor-auts izan daiteke, eta oso bidezkoa genuke, bai atonduraz eta bai esanahiz; hautsa baitda euskeraz edozer gaitik gelditu ohi dan ondarra; bada hemen koska bat, gaur egun hauts esaten dugunean, zerbait legor eta birrin esan nahi dugula; baina ez da ezinezkoa uste garatze honen izanbidea.

Gor-otz ere izan daiteke, baina zentzubidez gogorrago egiten zaigu.

Gona, gorantz, goatz, gosna, gorgara, goleta, koleto eta kopera, izen asko ditugu halabeharrez sortuak izateko; go(gor) ahoskitikoak eta gorputz zentzutikoak izango direla (gehienak behintzat), uste dut.

eta , hauek ere berdinki, gehiegi ditugu sorbide batetikoak ez izateko.

Gorgots, adierazpen zailekoa dugu; baina duen esanahiaz balio haundia ematen dio zerrenda honi.

Gordin hitzean ere gor horren zentzua ez da erraza nabaritzea; din badakigu bezelako zentzuduna dugula, baina hemengo gor hau, ez da erraza nondikoa izan daiteken antzematea; bere sorbidetzat, hitz asko aurkeztu daiteke: gorputz, gogor, gordura, e.a.

Ohartu behar dugu, gogor hitzak, osasun, gotortasun, gogortasun (beharrez) eta beste zenbait zentzu badituela.